jueves 2 de junio de 2011

Buruntzaldeko areto futbol txapelketa

Asteburu honetan jokatuko da, Allurralde kiroldegian.

Buruntzaldeko lau udalerri aurrez aurre jarriko ditu lehen aldiz Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek ekainaren 3 eta 4rako antolatu duten areto futbol txapelketak. Lauko finalaren modukoa izango da, ostiralean hasi eta larunbatean amaituko dena. Partiden jokalekua Andoaingo Allurralde kiroldegian kokatuko da. Udalerri bakoitzeko ordezkari banak parte hartuko du lehian. Guztira beraz, lau lehiakide izango dira, kasuan kasuko herri mailan antolatutako areto futbol txapelketa irabazleak. Usurbil herria halere, federatu mailan dagoen talde bakarrak ordezkatuko du; Makax taldeak.

Arauak eta epaileak Areto Futboleko federazioarenak izango dira. Neurketen hitzorduak honakoak izango dira:

ESKUALDEKO TXAPELA JOKOAN
ALLURRALDE KIROLDEGIAN
Ekainak 3, ostirala
20:30 Andoain-Lasarte-Oria
[Ongi Etorri–Bar Izkina]
21:30 Urnieta-Usurbil.
[Electricidad Elur–Makax]

Ekainak 4, larunbata
19:00 Finala.

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada